XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko Nekazari Eguna Azpeiti'n Garagarrillaren 14'an: Goizetik:

9'tan: Bilduntza, Enparantza Nagusian.

Emen bilduko dira Aldunak, Alkartasuna Ordezkariak, ikurriñak, dantzari eta poxpoliñak, nekazariak.

9 t'erditan: Azpeiti'tik Loyola'ra ibilketa, txistulari eta eresbatzak aurretik dirala.

10'etan: Meza nagusi zoragarria Loyola'n.

Abestuko dute Azkoiti eta Azpeiti'ko abeslariak F. Elizgarai'n meza berri bat.

Itzaldia Onaindia kanonigo agurgarriak.

11 t'erditan: Emango zayo Etxezuri'ko maiztarrari baserri berria.

Bitartean, Loyola'ko enparantzan dantzariak eta Baserri, Uztapide, Xepai eta Txapel olerkariak.

12'tan: Azpeiti'ra biurketa.

1'ean: Bazkari nagusia Azoka Enparantzan, Salneurria 8 laurleko.

(Adierazi bearko da, Garagarrillan 12'rako, Donosti'ko Alkartasunera).

Arratsaldian 4'tan: Zezen enparantzan jai-jolas ikusgarria.

Egitaraua:

1'gn. Baserri, Uztapide, Xepai eta Txapel bertsolari ospatsuak.

Denak entzuteko, ipiñiko da abos-gei bat.

2'gn. Aitzkolari burruka: Azpeiti'ko Agieta Azpeiti'ko Orbegozo Beizama'ko Oyarbide Azkoiti'ko Errekalde Sariak: 60, 50, 40 eta 30 laurleko.

3'gn.: Arrijasotzea, Itziar'ko Ziaran-Zar.

Zumarraga'ko Txatua, Azpeiti'ko Belaetxe eta Errekartetxo.

4'gn.: Irrintzilariak.

Sariak: 10 eta 5 laurleko.

5'gn.: Triki-tixa, Eusko dantzari bikoitzak.

Sariak, 15 eta 10 laurleko.

6'gn.: Azpeiti'ko Eusko Etxeko dantzari eta poxpoliñak.

7'gn.: Laisterkariak, 20 urtetik berako nekazariak.

20 jirabira enparantzari.

Sariak: 35, 25, 20 eta 10 laurleko.

8'gn.: Soka-tira, zortziñako nekazari taldeak.

Sariak: 80, 65 eta 50 laurleko.

Bitartean itz egingo dute labur, itzlari bikañak.

Sariak irabazteko izenak eman bearko dira Garagarrillan 12 baño len, Alkartasunean, Donosti'n, Campanario 10'gn.

Jayetako salneurriak: Gizakumeak, 1,00. Emakumeak, 0,50. 15 urtetik berakoak, 0,25.

Gertatzalleak aldatu ezateko egitaraua bear izan ezkero.